AUTORES / Kaiet Bengoetxea Urkitza
Kaiet Bengoetxea Urkitza
Kaiet Bengoetxea Urkitzak betidanik marraztu izan du, azken urteotan bere umetako afizioa, ofizio bihurtu duelarik. 1999tik aurrera, Egunkarian hasieran eta Berrian orain, umeentzat denbor-pasak egiten dihardu. Euskoman pertsonaiaren sortzailea Ion Iñaki Artetxerekin batera, umeei klaseak ematen ere badabil... JUNAN Fundazioarentzat adimen emozionalaren inguruko ipuinak ilustratzen... etab.





































